Nondik norakoa

2011ko azaroa
Altsasu, Etxarri, Baigorri eta Ortzaize ikastoletako guraso batzu bildu dira Baigorrin harremanak sortu nahiz Baxe Nafarro eta Nafarroko ikastolen artean.

Topaketa hortan Nafarroako bi eskualdeetako ikastolen eta orohar biztanleen arteko ezagutza eta harremanen haunditzeko eta sareen sortzeko egun/ekitaldi baten antolatzea aipatu da.

2012ko urtarrilan Etxarriko ikastolan elkartu dira Arberua, Oztibarre, Donibane Garazi, Ortzaize eta Baigorriko hainbat familia, Sakanako eskualdeko ikastoletako buraso, langile eta erakasleekin apirilaren 21-22ko asteburua antolatzeko.

Proiektu horren bidez nahi da euskararen mundua haunditu! Nahi dira mugak gainditu, gure haurrek eta familiek elgar ezagut dezaten eta geroari buruz harremanak atxik ditzaten.

2012ko apirila
Lehen ekimen nagusia Etxarri Aranatzen iragan da, asteburu oso batetako ekitaldiekin.
Giro ezin hobean elkar ezagutu eta pestaz gozatzeko aukera izan da, han zeuden nafartar guzientzat.
Iparraldeko ikastoletako familiak dira gehienbat hurbildu, baita ere Basaizea Kultur Batasuneko eta gaztetxeetako gazte talde ederra.

Asteburu honen ondotik, geroan ekitaldiak antolatzen jarraitzea argi agertu zauku antolatzaile guzieri.

2012ko ekaina
Etxarriko asteburuko bilan baikorra egin ondotik, ondoko hilabeteetako egitaraua xutik emaiteko hainbat ideia gogorat etorri zauzkigu : ikastoletako haurren arteko harremanak bultzatu, mendi ibilaldiak antolatu, gazte sarea indartu, heldu den urteko ekimen nagusiari pentsatzen hasi...

Gauza ainitz beraz... eta laster beste bilkura baten egiteko beharra !

2012ko buruila
Aldi honetan, Altsasuko ikastolan gira bildu. Harizti eder baten erdian kokatua da 40 urte ospatzen dituen 300 haurretako ikastola haundi hori.
Iparraldeko haurrak liluraturik egon dira ondoan dagoen kirol zelai berri-berria ikusirik, adin bereko altsasuar gazteekin jostatzeko bikaina.

Antolaketaren aldetik, mendi ibilaldi baten egiteko eguna adostu dugu : urriaren 28an, igandearekin, Xorroxinera joanen gira.
Ekimen nagusia Donibane Garazin iraganen dela erabaki da, 2013ko apirilan.
Anartean, antolaketa laneri lotu behar gira denak !

Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire